Itziar Ituño Instagram – Udagoiena da, haizetxua benetan, hezea ondo desorrazten ibili jata baina hotzik ez itsasertzeko amildegian. Etxera bidean nijoala ezin tentazioari eusti eta abiatu naz maldan gora, xuabe, ardien ta behieen begiradenpean udan aurkitutako zuhaitzeraino.
Kanta nagusitu jata buruan bidea ekitean.
“Gure zuhaitza landatu dugu
Amildegi muturrean.
Adarrak daude ertzetik haruntz,
Sustraiak, berriz, lurrean.
Bihotz-hesteak estu helduaz,
Esku baten ahurrean.
Bertso berriak jartzera noa
Bere indar laburrean.
Nola malko bat isuritzen den,
Itsasoaren aurrean.”
Itsasoari begira (Jon Maia Soria) | Posted on 17/Nov/2023 17:25:40